Bideo interesgarria ikusi dut, Jun Loayzak eginda Future Delivery telebistan: zelan erabili hedabide sozialak zure marka indartzeko. Jun Loayzak hainbat media aipatzen ditu gure produktibitatea sarean areagotzeko:
- Bloga. Guztiaren abiapuntua. Berak WordPress bloga gomendatzen du. Hor idatziko ditugu geure artikuluak eta isuriko ditugu geure hausnarketak.
- Facebook. Gaur egun mundu guztiak du kontu bat Facebook-en. Beraz, nire lagun guztiek irakur ditzakete nik blogean idatzitako artikuluak. Erabili “status” edo “actualizar estado” zure blogeko mezuak sustatzeko.
- Google Alerts. Edozein gairen jarraipena egiteko. Zerbait aurkitzen duen aldiro, Googlek abisu bat bidaliko dizu posta zerrendara, eta aukera izango duzu berehala erantzuteko.
- Twhirl.org. Zure Twitter taldearen jarraipena egingo dizu, ordenagailuan bertan.
- Twitter search. Bilatzeko Twitteren gertatzen ari den guztia. Adibidez, “Mumbai” edo “Kutxa” idatziz gero, hor aurkituko dituzu jendea zer esaten ari den joan den astean bai Mumbain eta baita Donostian gertatutako kontuak.
- Twitter alert. Google Alertsen tankerakoa. Hitz gakoak sartzen dira, norberaren izena edo konpainia, esate baterako, berauen jarraipena egiteko.
- Ping.fm. Aurreko baliabide guztiak, eta beste asko, bateratzen dituen tokia. Aurkikuntza ederra, nik baieztatu dudan moduan. Beronen bidez, Gmail erabilita, Twitteren, Facebooken, blogean eta beste hainbat zerbitzutan argitara daiteke, aldi berean.
Ahal baduzue, ikusi bideoa eta probatu hor aipatzen diren aplikazioak, merezi dute-eta.