Mondragon Unibertsitatearen Huhezi fakultateko talde baten glosategia
izan behar zena, zabaltzen doa beste unibertsitateetara. MUtik kanpo
lehena sartzen izan zen Edorta Arana, Euskal Herriko Unibertsitatekoa,
baina haren ondoan etorri dira Josu Amezaga (EHU), Arantxa Gutierrez
(EHU), Uxune Martinez (UEU) eta Iñaki Zabaleta (EHU). Sartu dira, eta
hasi dira lanean, hitzak eta definizioak osatzen. Bejondeiela denei!
Bi atal gehiago
Bestetik, glosategiak bi atal gehiago ditu atzo ezkero: Dokumentazioa
eta Bideo Jokoak, biek gero eta lotura handiagoa izango dutelako gure
ikasketetan.
Zinez lan ederra egiten ari zaretena. Zorionak! Glosategiaren lehenengo emanaldia blogean eman zenuenean, ez nintzen konturatu, baina orain, wikian irakurtzean, beste iradokizun bat etorri zait burura.
Uste dut egokiagoa litzatekeela sarrera-buruaren lehenengo letran xehea eta larria bereiztea, hitza idazteko moduaren arabera, eta ez sarrera-buru guztiak letra larriz hasi.
Hau da:
ADSL.
Amazon, Inc.
baina
alargun.
Honek, bestek beste, balioko luke zenbait hitz nola idatzi behar diren errazago jakiteko: internet edo Internet, adibidez.
Mila esker, Ricardo, zure proposamenarengatik. Aztertu dugu geure artean, eta erabaki dugu onartzea. Beraz, poliki-poliki hasiko gara aldaketak egiten, eta aurrerantzean zuk proposatzen duzun moduan idazten. Segi ondo.