Txatarra garestia

Atzo arratsaldean Steve Jobs Apple enpresako lehendakariak MacBook
ordenagailu berriak aurkeztu zituen. Oraingoan, ahalegin handia egin
omen dute hardwarearekin, ordenagailuak aluminiozkoak eta pieza batean
eginak izango dira-eta. Jonathan Ive diseinu arduradunak ere laudorio
itzelak egin zizkien ordenagailu berriei. Gainera, Nvidia txartelak
eramango dituzte, bideo jokoak eta irudiak hobeto eta bizkorrago ikus
daitezen. Horrezaz gain, LED pantaila bat izango dute, zeinaren bidez
ordenagailua istant batean pizten baita, eta trackpad zabalago bat.
Esandakoa: gehiena, hardwarea, txatarra.

Prezioak berriz, merkeenak 900€ (plastikozkoak), hurrengoak 1.650€tik
gora
eta garestiena 1.750€tik gora. Nire ustez, prezio horiek garestiak
dira gaur egun, kontuan hartuta gero eta aplikazio gehiago ditugula
hodei informatikoan, han, zenbait zerbitzaritan, eta ez gure
ordenagailuetan ostatu hartuta. Ulertzekoa da Applen akzioak beheratu
izana, adituek uste baitute krisialdi honetan Applen produktuak
(jeneralean beste guztiak baino garestiagoak) gutxiago salduko direla.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

Erantzun bat Txatarra garestia bidalketan

  1. egilea: aitzol

    Aupa Joxe,

    MacBook berrien oinarrizko prezioa 1149 eurotakoa da. Garestia da,ados nago,  baina uste dut sarritan eramangarri baten ezaugarri nagusiaz ahazten garela: pisuaz.

    Benetako eramangarri bat nahi duenarentzat (hau da, etxeko mahai gainean edukitzeko behar ez duenarentzat), pisu-prezio-kalitate erlazioan nahiko ondo dagoela iruditzen zait (uste dut 13ko MacBooka 2 kilo eskaxetan dabilela). Dena dela merkatu horretan lehiatzea gero eta konplexuagoa izango du ultra eramangarriak direla eta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude