Merriam-Webster hiztegiak onartutako berba berrien artean, bat dago berezi askoa: mondegreen.
- Mondegreen: hitz edo esaldi gaizki ulertuak, batez ere abestietan, baina baita aipu eta klasikoen erreferentzietan.
Merriam-Webster hiztegiak dio hitz hori datorrela Eskoziako balada batetik, non hitzek esaten zuten “laid him
on the green”, baina denborarekin, jendeak amaitu zuen esaten “Lady Mondegreen”.
Gure
etxean badugu horren adibide bat. “Joxe Migelen batela, txitxarrua ta
berdela…” abestia, guk beti abestu izan dugu “Joxe Migel de Matela,
txitxarrua ta berdela…”, arreba zaharrenetik hasi eta arreba
gazteenarekin amaitu. Bego emazteak zenbat barre egin duen gure lepotik
nahaste edo mondegreen hori dela-eta! Seguru nago beste askok ere
adibide mordoa izango duzuela bazterretan.
Berba polita, Mondegreen. Badaukat bat, Arrasateko Bastida Akademia, mundu guztiak “Labastida” deitzen du.
Euskaraz, Mendigreen esaten zaio fenomeno honi. Eibartarrak zerrendan sarri irten den kontua da, eta hango partaide Xabier Mendiguren Elizegiren omenez-edo Mendigreen euskaratu izan dugu kontzeptua duela urte batzuetatik.
Hemen zenbait mendigreen euskaldun.