Denbora luzez izan naiz Blogger plataforma erabili barik, Gizakom
bloga urtebete inguru izan dut-eta lo. Atzo, berriz, konturatu nintzen
bi berrikuntza sartu dituela, interesgarriak:
-
Izartxoak, irakurleak artikulua kalifika dezan, Amazonek-eta liburuekin
egiten duten moduan. Irakurlea beti ez da sentitzen erantzun bat
idazteko moduan. Horregatik, interesgarria da beste bide hau, bere
iritzia jasotzeko. Nigatik balitz, euskarazko blog plataformetan ere jarriko nuke ezaugarri hau. -
Aukera erantzunak orrian bertan idazteko. Lehen Blogger-ek sistema
arraro bat zeukan erantzunetarako. Oraingoak antz handiagoa du beste
plataformetan erabiltzen denarekin.