Procrastination

“Ez geroko gerotan geratu”,
zioen Axular handiak behin eta berriro Gero famatuan. Gaur egun,
berriz, bada gauzak atzeratzeari alde onik aurkitzen dionik.
Anglofonoek procrastination deitzen diote horri, gauzak atzeratu edo
geroratzeari. Gaztelaniaz ere procrastinar agertzen da hizkuntza
akademiaren hiztegian. Bada, begira zelako esaldi polita idatzi duen
John Maeda blogariak procrastination hori dela-eta:

  • (Gauzak)
    geroratzea funtsezko faktorea da sorkuntza prozesuan. Geroratzearen
    kostua areagotzen denean, areagotu egiten da orobat pentsamendu erabat
    berriak agertzeko aukera. (Necessary procrastination)

Egia
da azken orduko ukitu horiek, aurkezpen edo hitzaldi batean egiten
ditugunak, aberatsak izaten direla oso, beharbada adrenalinaren
laguntza izaten dutelako. Beraz, bada bizitzarik Axular baino harago.

Oharra: testuan agertzen diren procrastination guztiak zuzendu egin ditut, hasierako testuak bigarren r barik idatzi nituen-eta. Eskerrik asko TZT lagunari.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

5 erantzun Procrastination-ri

  1. Ea diozuna egia den! Izan ere, prokastinatzaile ederra eginda nago eta! Azterketa guztietan eta klase gehienetan azken orduko kontuak izaten baitira nagusi nire kasuan, asko eta askotan bakarrak ia… Oposizioak prestatzen nabil (azterketa zapatuan izango da BECen) euskara irakasle funtzionarioa izateko (bestelakoa aspalditik izan naiz) eta gaiak prestatzea, laburpenak egitea, buruz ikastea… horietan denetan geroko gerokoetan ibili naiz azken unera arte. Orain arteko guztietan nahiko emaitza onak eman dizkit ‘teknika’-edo horrek. Espero dezagun oraingo honetan hala izatea beste behin ere. Gero arte, Joxe!

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Aupa, Koldo, aspaldikoa! Baliatu teknika hori lotsa barik, zer demontre. Eta zorterik onena zuri!

  3. egilea: TZT Crew

    Aupa Joxe,

    hitza idazteko era egokia gazteleraz (eta ingelesez ere bai) ‘procRastinar’ da 😉

    Agurrak.
    TZT Crew

  4. egilea: Ricardo

    Euskalaritzan badugu geroratzearen adibide polit bat. Juan Mateo Zabalak El verbo regular vascongado lanaren eskuizkribua idatzi ondoren, bederatzi urtez gorde zuen argitaratu gabe, ahalik eta errakuntza gutxien izan zezan. Zabala 1840an hil zen gero eta bere lana hil ondoren argitaratu zuten, 1848an.

  5. egilea: Joxe Aranzabal

    Eskerrik asko, TZT, zuzenketarengatik. Aldatzera noa izenburua eta testua. Zuri ere, mila esker, Ricardo,  adibideagatik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude