Eskaria Euskadiko Kutxari

Zenbat aldiz izan ditugun arazoak CajaLaboralNet erabilita, baina sekula ez dugu ezer egin horren gainean. Gari Araolaza blogariaren pilota partidaren berri izan ondoren, berriz, ni ere animatu naiz gutun bat bidaltzera gure bankura, kontuan har gaitzaten Firefox erabiltzaileok. Hauxe:

Euskadiko Kutxako lagunak,

Lerro hauen bidez jakinarazi nahi dizuet CajaLaboralNet ez dela ondo ikusten Firefox nabigatzailearekin, nik erabiltzen dudan nabigatzailearekin. Eta eskatu nahi nizueke, mesedez, egokitzeko zuen webgunea Firefoxekin ere normal lan egiteko.

Izan ere, inguru honetan Firefox erabiltzaileak %20 inguru gara, hamarretik bi, eta horietako asko, kooperatibistak, ni bezala.

Proposamen hau aztertu eta irtenbide bat emango diozuelakoan, eskerrik asko zuen arretagatik.

Joxe Aranzabal

Postdata: Firefox erabiltzaileek nahi baduzue horrelako gutun bat bidali Caja Laboralera, idatzi hona: Cajalaboral.Net(abildua)cajalaboral.es

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

Erantzun bat Eskaria Euskadiko Kutxari bidalketan

  1. egilea: Gari

    Eskerrik asko Joxe,

    Dena dela, arazoa bera txikikeria bat dela uste dut eta ez nuke nahi txikikeria horretatik bola handi bat egitea.

    Benetan erre nauena beraien erantzuna izan da. Uste dut honelako txikikerietaz idazten eta abisatzen denbora galtzen duen bezero batek balio bat izan beharko lukeela beraientzat, eta aldiz erantzuna oso planoa izan da, horma bat. Nire blogeko komentario batean aipatu dut hau.

    Nire ustez hau komunikazio korporatibo lanaren adibide argia da, asko hobetzeko bait dago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude