Ez zait inporta Real Sociedad futbol taldea 1. mailara igotzen ez bada. Ez du merezi. Realeko lehendakariak bozeramale elabakarra izendatu du, Luis Maria Antoñanak ez baitaki euskaraz. Nire ikuspegitik, horrek esan nahi du Real Sociedad futbol taldea ez dagoela prest 1. mailan jokatzeko, ez baita gai bere inguruko gizartea kontuan hartzeko.
Realaren testuinguruak diosku euskara hizkuntza ofiziala da Euskal Autonomia Erkidegoan, baita Gipuzkoan ere. Herrialde horretan, gainera, euskaldun kopurua inon baino handiagoa dela, eta D eredua dela nagusi unibertsitatez kanpoko hezkuntzan.
Era horretako erabakiak oso urrun daude bikaintasunetik, berau ez baita erakusten futbol zelaietan bakarrik.
Euskararen Bidean erako Bai Euskarari ziurtagiri bat eman zitzaion Realari. Datubasean kontsultatu daiteke, Donostiako kirol-taldeetan bilaketa eginda.
“Realak” euskarari dion begirune eza aspaldiko kontua da.
Aipatzen dituzun hizkuntza kontuak mingarriak dira, non gertatu eta Gipuzkoako futbol talderik garrantzitsuenean ganera. Kritikatu ditugu (arrazoiagaz) Alavesak edo Osasunak dituzten hizkuntza politikak, baina Errealean holan ibiltzea goitik behera salatzekoa da.
Reala gero eta okerrago? Bai, eta arlo batean baino gehiagotan, ganera.
Baina neuri bai inporta jatala igotzea ala ez igotzea. Eta merezi, alde batetik eta pertsona batzuengaitik, merezi dau (dogu).