Safari nabigatzaileak badu aplikazio bat oso erabilgarria ingelesezko testuak irakurtzeko: ingeles hiztegi bat. Testu bat irakurtzen ari zarela, estrapozu egiten baduzu hitz batekin ez dakizuna zer esan nahi duen, jarri punteroa hitz horren gainean, eta sakatu komando + control + D: leiho txiki bat irekiko da, eta hor agertuko da hitz horren esanahia, ingelesez.
Firefox erabiltzen dut nabigatzeko, baina topo egiten badut ingelesez idatzitako artikulu interesgarri batekin, eta horren barruan zenbait hitz ezezagun, ireki egiten dut Safari, eta hiztegia erabili. Primeran datorkit.
Joxe, badakizu Firefoxen gehigarriei esker, arrautza bat frijitzea salbu, edozer gauza egin daitekeela. 😉
Quick TransLation gehigarriak ingelesezko hitzen definizioak ematen ditu Babylon zerbitzua eta Wikipedia erabiliz. Gainera, hitzak hainbat hizkuntzatara itzultzen ditu. Badaude hizkuntzaren alorreko gehigarri gehiago ere, adibidez FoxLingo.
Eta aizu, Euskalbarrekin ere jakin dezakezu ingelesezko hitz baten euskal ordaina, Morris hiztegia erabiliz. Hautatu hitz bat, sakatu eskuineko botoiarekin testuinguru-menua agertzeko, eta aukeratu Morris hiztegia.
Eskerrik asko, Assar. Quick TransLation instalatuko dut. Euskalbar ere erabiltzen dut, baina horiek beste modu bateko hiztegiak dira. Besarkada bat.