Dolarra ahul ibili denean, euroa baino ahulago, Applek ohitura izan du bien prezioak parekatzeko bere produktuetan. Azken aldian, hala ere, hasi da piska bat kontuan hartzen euroaren indarra.
Baina Apple ez da bakarra; Palm enpresak zerbait okerragoa egin du: AEBetan 99 dolarretan saltzen du Palm Centro telefonoa; baina horrek berak Espainian balio du 299 euro! Hori bai adar jotzea!
Photoshoparekin antzera gertatzen da. Europan 1050 Euro eta AEBn 649 Dolar.
Prezioan dagoen diferentzia erraldoi horrek azalpen erraza du. Ondo erreparatzen badiozu, ikusiko duzu AEBetako orrian AT&T eta Sprint telefonia enpresak agertzen direla. 99 dolarreko prezio hori Centro delako hori AT&T edo Sprint telefonia enpresekin bi urteko kontratuarekin hartuz gero aplikatzen da, “after rebates”, hots: lehenengo eta behin prezio osoa ordaindu, eta gero ordaindutakoaren zati bat itzultzen dute. Pagotxa handiegirik ez, beraz.
Ikus http://tinyurl.com/yp7rdm
Eskerrik asko bioi emandako datuengatik.