Urtekako artxiboa: 2007

Spool.fm, hori bai irratia!

Egun batez baino ez dut probatu, baina zoratzen nago Spool.fm sareko irratiarekin. Irrati horrek bilatzen uzten dizu zure gogoko abestiak, eta horiekin zerrendak egiten, zure gustuko abestiekin. Eta horiek nahi adina aldiz entzun ahal izango dituzu sarean, zure ordenagailuan ezer … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Nor endredamakila, prestatzailea ala jokalaria?

Joan den astean Sebastian Gonzalez pilotari finak harri eta zur utzi ninduen, sekulakoak esanda Aimar Olaizolaren gainean, harroputza galanta dela, aldageletan oso txarto tratazen dituela beste pilotariak, etab. Ni, behintzat, harritu egin nintzen, sekula ez bainion entzun Gonzalezi hitz txar … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Zorionak Bittor Hidalgori

Atzo eguerdian amarenean irakurri nuen DV egunkarian Bittor Hidalgo irakaslearen gutuna, eskerrak emanez bere emazte ohiari eta lagundu dioten guztiei, burruka luze baten ondoren, lortu baitu bere semeen zaintza partekatua. Ni ere poztu naiz Bittorrengatik eta bere familiarengatik, inork ez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1

Garirekin hizketan, Skype bidez

Aspaldiko partez, Skype piztu eta azken bertsioa instalatu dut. Berehala, konturatu naiz Gari Araolaza konektatuta zegoela, eta deitu egin diot. Harrituta geratu naiz bere aurpegia ikusi dudanean bideo konferentzian, sekulako kalitatearekin. Zoritxarrez, nik ezin nion entzun, ez dakit zergatik, baina … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 4 iruzkin

Sakelako telefonoa Mirenentzat

Ekainaren 15ean Miren alabaren urtebetetzea izango da, eta erabaki dugu sakelako telefono bat oparituko diogula. Sasoi batean segapoto bat eskatu zigun, eta beste aldi batean Wii joko bat. Orain arte ezetz esan diogu, baina gu ere konturatu gara tramankulu horiek … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | 6 iruzkin

Koalizioa

Koalizio garaia iritsi zaigu. Alderdi politikoek hitzarmenak egin beharko dituzte elkarren artean, alkatetzak eta gobernuak osatzeko. Baina zer da koalizioa? Hiru definizioHona bizpahiru definizio koalizioari buruz: Euskal Hiztegia: Liga, hitzarmena, elkartea, alderdi politikoena edo estatuena bereziki. Wikipedia: koalizio bat da … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Bi elkarrizketa Hezkuntza Telebistan

Josi Sierra pedagogoak hainbat elkarrizketa argitaratu ditu Hezkuntza Telebistan, horietako bi niri egindakoak maiatzaren 10ean, biok Donostian ginela, Informatikari Euskaldunen Bileran. Batean nire gaixotasunaren gainean hitz egiten dut, eta bestean komunikazioari buruz. Bietan, Alberto Agirreazaldegi ari da kazetari lanak egiten, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 iruzkin

Kamerafonoak 10 urte bete ditu

Laster hamar urte beteko dira Philippe Kahn gazteak sortu zuela sakelako telefono kameraduna, kamerafonoa. Atzo Associated Press agentzian Kahn-ek berak zioenez, “tramankulu hark sekulako eragina izan zuen, oso erosoa delako. Jatetxe batera baldin bazoaz, eta urtebetetze bat ospatzen ari badira, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Goienkaria, eredu

       Miren alabaren liburu bati begiratzen nenbilela, Euskara 6 Eleketan, Haritza argitaletxearena, hara non aurkitu dudan Goienkaria darabilela egunkarien ezaugarriak azaltzeko, Goiena Komunikazio Taldeak ostiraletan kaleratzen duen astekaria. Poztu naiz, Goienkaria euskarazko prentsaren adibide bikaina delako.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1

Peaceful soldadua

Orain hiru bat hilabete erosi nuen liburu hau, Peaceful soldadua, baina orain heldu diot, ezin gusturago, bikain idatzita baitago, eta halatsu euskaratua. Peaceful anaien historiak hunkitu egin nau, bai beren herriskan igarotako pasarteak nola Belgikan gertatutakoak, Lehen Mundu Gerraren erdian. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina