Nahi baduzue zuen seme-alaben ingelesa etxean landu modu entretenigarrian, harpidetu Sesame Street kanalera Miro telebistan, eta 5 minutuko saioak jaitsiko dituzue, jeneralean gai baten ingurukoak, eta oso modu erakargarrian landuak. Konturatu barik, txikiek hiztegia eta ahoskera landuko dute.
Irakasle zaretenek, bestalde, beste horrenbeste egin dezakezue ikastetxeko ordenagailuetan.
Eskerrik asko informazioagatik. Baina zalantza bat: bideo horiek ordenagailuan ikusi behar dira derrigorrez, ala deskargatu egin daitezke gero telebistan ikusteko?
Nik ordenagailuan ikusten ditut, pantaila osoan, eta oso kalitate onarekin. Telebistan ikusteko, ez dakit zer egin behar den. Seguru asko, Igor Leturiak jakingo luke galdera horri erantzuten. Ondo segi.