Bego emazteak 50 urte bete zituen atzo, mende erdi. Esteñibar baserrian ospatu genuen urtebetetzea, Elorrion, lagunarte zabalean, atzo mahats bilketa eguna izan baikenuen Esteñibarren. Goizeko 09:30ean hasi ginen lanean eta arratsaldeko 16:00ak arte jo eta su aritu ginen. Lan asko, giro alaia eta emaitza oparoa, mahats asko eta ona jaso genuen-eta.
Argazkian Bego kandelak itzaltzen Miren alabaren aurrean, besoetan Paula txikia duela. Flickr-en ipini ditut atzoko argazkiak.
Egun zoragarria atzokoa, nabaritzen da aurpegietan alaitasuna.Ospakizun bikoitza, alde batetik izeko Begoren urteguna eta bestetik mahatsaren bilketa, ezin gehiago eskatu.ZORIONAK 2007ko mahatsari.Besarkada handi bat!.