Azkenean erabaki dugu noiz egingo dudan ikerlanaren defentsa, udan Aurki.com informazio batzailearen inguruan egindakoa: urriaren 17an izango da, goizeko 10:00etan, HUHEZIn bertan. Aurrez aurre apaimahaia izango dut: Alazne Aiestaran, Joseba Azkarraga, eta Jon Sarasua. Beraiek erabakiko dute egindako lana zenbateraino den baliagarria.
Defentsa horri nahikotasun froga deritzo, irekia da, eta hori gaindituz gero, ateak libre izango ditut doktore tesia egiteko. Lana aurkeztuta, asmoa dut berau sarean jartzeko, nahi duenak irakur dezan.
Ezin izango naiz 17an HUHEZIn egon, baina hemendik eman nahi dizkizut animoak.
Mila esker, Ricardo, estimatua dago.
Aupa Joxe:
Urriaren 17aren atarian gauden honetan, nik ere animoak bidali nahi dizkizut.
Kontatuko duzu ea zer moduzko esperientzia den ikerlanaren defentsa.