Larunbatean, Txantxibiri kaleko jaia Elorrion

Txantxibiri kalea, Elorrion
Datorren larunbatean bigarrenez, Txantxibiri kaleko jaia egingo da Elorrion. Berez, Berrio-Otxoa kalean bizi gara, baina, kale horretan egiten diren berrikuntzak inoiz ez dira gure aldera iristen. Horregatik antolatu genuen iaz Txantxibiri kaleko jaia, eta horregatik aurten ere segituko dugu egun hori ospatzen.

Aurten bazkaria egingo dugu Txantxibiri kalean bertan, eta bertako familia bakoitzari eskatuko zaio ekar dezala bere janaria. Ardoa eta mahaiko tresnak hantxe izango dira. Euria egiten badu, berriz, bazkaria lokal batean egingo da, oraindik zehazteke.

Egitaraua
13:00 Txikiteoa eta musika, trikitilariek lagunduta.
14:00 Kaleari plaka ipiniko zaio, Txantxibiri kalearena.
14:30 Kale bazkaria, bertsolari eta guzti.
16:00 Jolasak umeentzat.
18:00 Txikiteoa bertsolariekin: Gorka Lazkano eta Gorka Ostolaza.
19:30 Erromeria Nikolas Gardoki soinujolearekin.
21:30 Zezen suzkoa.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude