Madeleine

Nahastuta nabil kontu honekin, Portugalen orain hilabete batzuk galdu zen Madelein haurraren kontuarekin. Beste askok bezala, nik ere bat egin nuen orduan haren gurasoen saminarekin.

Orain, ostera, galdera asko eta hainbat froga kaleratu dira, kolokan jartzen dutenak bahiketaren hipotesia. Bat ere egia bada azken egunotan idatzi dena, alegia, Madeleine txikia hil zela desagertutako egun berean eta, seguruaski, gurasoek emandako pilula loeragile batzuek eraginda, aurreko guztia hankaz gora geratuko litzateke.

Badaezpada, McCann senar-emazteek alde egin dute Portugaldik eta kontratatu egin omen dute Pinocheten abokatu bat, hari lagundu ziona Espainiarako estradizioa saihesten. Oraingoz, Erresuma Batuko hedabideak alde dituzte, baina ikerketak aurrera egin behar du egia azaleratzeko. Hori, behintzat, zor diete hasieran mundu osoan gurasoekin bat egin zuten guztiei, eta batez ere zor diote Madeleine txikiari.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

3 erantzun Madeleine-ri

  1. egilea: Joxe

    Kaixo Joxe,

    Atzo Madeleinen aferaren kontura izan genuen bazkalondoa: ez al da arraro samarra auziak hasiera-hasieratik hartu duen oihartzun mediatikoa? Hotz samarra izan daiteke honela esatea baina: azken finean, zenbat ume desagertzen dira astean, mediatikoagoa den ‘lehenengo mundua’ soilik kontuan hartuta ere? Noren lagun edo senide dira hauek Aita Santuarekiko audientzia ere lortzeko? Eta, batez ere, muntatu den zirkoa ikusita, zer geratuko litzateke dena iruzur huts batean oinarritu dela frogatuko balitz? Eragingo lioke horrek kontuari horrenbeste oihartzun eman dioten hedabideen sinesgarritasunari?

    Enpin, galdera asko, eta erantzun gutxi!

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Aupa, tokaio! Gauza asko daude hor arraroak. Batetik, egun hartan gertatu omen zena (lagun arteko afari oparoa, ardo mordoa, umeei loeragileak ematea…), orain artean ezkutuan geratu dena. Bestetik, jende sofistikatua izanda, umearen gurasoek zelan mugitu dituzten hariak kontua bonba mediatikoa izan zedin mundu guztian, goi mailako komunikazio adituen laguntzarekin. Orain, berriz, galdera mordoa dago airean, eta bai gurasoak eta hedabideak kolokan daude, eta justizia bera ere, zalantzan, ingeles askok, jarrera neokolonialista argia erakutsita, ez baitute polizia portugaldarraren lana onartzen. Auskalo zer gertatzen den.

  3. egilea: Joxe Aranzabal

    El País digitalek artikulu interesgarria kaleratu du McCann senar-emazteen gainean, Madeleine txikiaren gurasoez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude