Opor hauetan MindMeister
aaplikazioaren berri izan dut. Probatu dut, eta oso pozik geratu naiz
emaitzekin. MindMeister sareko aplikazio bat da, eta balio du kontzeptu mapak egiteko. Doakoa da, erabilerraza, eta inportatzen ditu FreeMind eta Mindjet bezalako aplikazioetan egindako mapak. Aukera ematen du, gainera, mapak beste batzuekin partekatu edo baita argitaratzeko.
Nahi baduzue probatu, hiru pauso ematea gomendatzen dizuet:
- Klik
egin “help” fitxan, eta hor bideo bat agertuko zaizue. Screencast bat
da, pantailako bideo bat. Ikusi, hor oso ondo agertzen baita zelan
dabilen aplikazioa. - Klik egin “browse” izeneko fitxan, eta ikusi beste batzuek zelako gauzak egin dituzten MindMeister erabilita.
- Izena eman eta egin zure lehen kontzeptu mapa.
Nik bat egin dut, eta hor azaltzen dut opor hauetan egindakoa.
Oso interesgarria, Joxe. Erabilerraza dirudi. Gif formatuan esportatu dut eta nahiko ondo ikusten da. Eskerrik asko informazioagatik!
Kaixo Joxe.
Polita kontzeptu maparena, ezta. Nik ikastaro batean Cmap izenekoaren berri izan nuen eta probatzen ibili nintzen eta interesgarria iruditu zitzaidan.
Inork ezagutzen al du Cmap-a eta zelako aldia duen zuk Joxe aipatzen duzunarekin. Alper xamara nabil aspaldi honetan eta jakin gura nuen bietatik zeinetan eman behar dudan ikasteko denbora.
Lehena azkena esatera noa: oporretatik bueltako bidea atsegina izango zenuela. Besarkada bat.