Aspaldi ziren hastekoak tranbia ipintzeko lanak Debagoienean, baina hor daude geldi. Atzo Radio Euskadin Julian Erasori entzun nion hitz egiten, Eusko Treneko kontseilari ordezkariari. Esan zuen tranbia oso ona dela, ekologikoa, etab., eta zelan ipiniko den EAEko hiriburuetan, baina Debagoienekoaz… apenas ezer.
Pasadan aipatu zituen Debagoiena eta Debabarrena, esateko ibarrean probak egiten ari direla, baina ez direla ondo atera. Alegia, usaina hartu nion “ad calendas graecas” utziko dutela tranbia ibar horretan. Eta beldur naiz Debagoieneko kasuan, bereziki, oso luzerako izango dela, Oñatikoa izan ezik, EAJk galdu egin dituelako gainerako alkatetzak.
Nik oso estankatua ikusten dut asuntua. Hiriburuetan hainbeste tranbia behar eta… gu ez gara existitzen! Eta egia esan, EAJ Udaletan egonda ere, nik ez dut hau egiteko gogo larregirik somatu…