Aspaldiko partez, Skype piztu eta azken bertsioa instalatu dut. Berehala, konturatu naiz Gari Araolaza konektatuta zegoela, eta deitu egin diot. Harrituta geratu naiz bere aurpegia ikusi dudanean bideo konferentzian, sekulako kalitatearekin. Zoritxarrez, nik ezin nion entzun, ez dakit zergatik, baina berak niri bai. Beraz, nik berari berba egin, eta berak niri txateatu. Horrela ibili gara.
Esan diot sekulako ilusioarekin jarraitzen ari naizela bere eta Luistxoren bidaia AEBetan, Kalifornian baitabiltza Tagzania aurkeztu, harremanak egin eta ahal dutena ikasten. Gustura omen dabiltza, baina logurak jota, jet lag madarikatuak eraginda. Ahal baduzue, irakurri bai Garik Teknosexuan eta baita Luistxok Ingelesen Hilerrian idazten ari diren kronikak. Cheerio!
Eskerrik asko Joxe! Ziurrenez nire arazoa zen, ze gero ordenagailua berrabiarazi eta lortu dut nire arrebarekin hitz egitea. Etxera deitu dudanean argazki bat ateratzeko denbora ere eman dit:
Olatz eta Andoni Skype bidez
Egia esan azkenaldian asko hobetu da Skype.
neri ere gertatu izan jata halakorik. Windows media player edo halakorik martxan eukitzen badot, edo izan badot batzutan ordenagailuko soinu barik gelditzen naiz. Halakuetan, beste programa horrek itxi, nik berriro deittu edo ordenagailua berrabiarazi ta funtzionau izaten dau.
Halan da be, ez dakit zergaittik gertatzen dan hori…
Ta zergatik ez duzue WengoPhonerekin proba egiten? Software librea da, plataforma-anitzekoa, eta telefonoetara deitzeko Skype baino merkeagoa. Gainera Skypek ez bezala, Linuxen ere onartzen du bideokonferentzia. Proba egitera gonbidatzen zaituztet.
http://www.wengophone.com/
Zubix, Ubuntuak kamerak “ikusten” dituenean egin ahal izango dut hori eta sartuko naiz Wengo-rekin.
Oraingoz, jai.