Ekainaren 15ean Miren alabaren urtebetetzea izango da, eta erabaki dugu sakelako telefono bat oparituko diogula. Sasoi batean segapoto bat eskatu zigun, eta beste aldi batean Wii joko bat.
Orain arte ezetz esan diogu, baina gu ere konturatu gara tramankulu horiek bere garaiko baliabide sozial indartsuak direla, eta, guk geure sasoian komikiak-eta zelan, berak ere ikasi beharra duela baliabide horiek erabiltzen, jolaserako eta harremanetarako. Nahi dugu, halaber, ikas dezan zelan kudeatu telefonoaren kostoa, horren zati bat bere kontura joango da-eta.
Ondo iruditzen zait, nik izatez ez nuen mugikorrik eduki, 17-18 urte izan arte (ez nion erabilgarritasun askorik topatzen). Eta ez nuen nik eskatu, gurasoek “opatu” baitzidaten, etxean gero eta gutxiago egoten nintzela ikusita.
Ez dut askorik erabiltzen, ia gehienetan amatatuta daukat, eta kontrolerako tresna moduan ikusten dut; askotan ez baitudalako baliagarri egon nahi. Mendira edota autoa hartzen dudanean hartzen dut bakarrik, egia esan, izutu egiten nau nire lagunek mugikorrekiko duten menpekotasun kuasidrogazale horretara heldu ahal izateak.
Telefono mugikorra (telebista, ordenagailua eta beste hainbat tresna bezala) ez da berez txarra edo ona. Horregatik, ondo iruditzen zait gaztetxoen esku baliabide guzti horiek jartzea.
Kontua da tajuz erabiltzen eta kontsumitzen irakatsi behar zaiela, bai telebista, bai ordenagailua, bai mugikorra. Jakina, gaur egun, gaztetxo gehienak gehiegizko kontsumoa ere egiten dute, gurasoek finantzatuta gainera. Ideia ona da kostua beren bizkar uztea…
Mugikorra 18 urterekin izan nuen, gurasoek oparitu zidaten “1050 pesetas” kostatzen zuen horietako bat.
Lehen buruz nekizkien lagunen etxeko telefono zenbaki guztiak. Orain bat ere ez… Lehen bazenekien zein ordutan egongo ziren lagunak, plazan, tabernan, akademiatik irtetetzen… orain deitu behar dituzu.
Ez bat, bi mugikor ditut! Bata bertso-eskolakoa eta bestea nirea. Batzutan gorrotagarria da, iruditzen zait kontrolatuta nagoela.
Ume bati ematen dizkiot eskola partikularrak eta bera ere irrikitan dago 14 urte betetzeko eta mugikorra izateko. Esaten diot, tramankulu horiek zoratzekoak direla… baina kasurik ez!
Mirenek 12 urterekin jasoko du bere lehen segapotoa, eta espero dut ikasiko duela ondo erabiltzen. Besarkada bat hiruroi.
oso ondo erabiliko dut segapotoa. Gainera, oso ondo erabiltzen dut zurea ere (aita). 2egun eta kalera etarako dut segapotoa. Bai ondo!!!!!!!!!
oso omdo erabiltzen dut. orain Irailaren 23a da eta oso ondo moldatzen naiz. gustatzen zait segapoto bat edukitzea, zurekin eraman behar duzulako eta bere ardura zuk eduki behar duzulako