USAToday.com

1982an paperean sortu zenean, hautsak harrotu zituen USA Today egunkariak, eta eragin handia izan zuen, batez ere egunkarien diseinuari dagokionez. 25 urte geroago, berriro hautsak harrotu ditu, oraingoan egunkari digitala birdiseinatu duelako.

Orduan bezala, orain ere uste izatekoa da eragin sakona izango duela beste egunkari handien edizio digitaletan, egin dituen aldaketak esanguratsuak izan dira-eta. Edizio berrituak aukera eskaintzen du sare sozialak egiteko eta azpimarratu egiten ditu irakurleen iruzkinak eta elkarlana.

Aldaketak
Aurrerantzean, irakurleak hau guztiau egingo du egunkari berrituan, nahi izanez gero:

  • Eskaneatu beste albiste batzuk zuzenean USAToday.com-en.
  • Ikusi zelan irakurleak ari diren erantzuten albisteei.
  • Gomendatu albisteak eta iradokizunak beste irakurle batzuei.
  • Iruzkinak egin zuzenean albisteetan.
  • Parte hartu eztabaida foroetan.
  • Idatzi film edo musika kritikak.
  • Argazkiak bidali.
  • Hobeto komunikatu egunkariko langileekin.

Helburua
Egunkariko arduradunek garbi izan dute zer bilatzen zuten aldaketa horiekin:

  • Guk gura dugu irakurleek arin eta erraz uler dezaten mundua euren inguruan, eta horretarako, eskaintzen diegu eguneko albisteen panorama zabalagoa eta konektatzen ditugu beste irakurle batzuekin, eurok laguntzeko aldi berean hobeto ulertzen gertaerak.

Aldaketek kritika zorrotzak ekarri dizkiete, ausartegiak omen direlako, baina sareko adituek txalo handia eman diote birdiseinuari, ikusi baitute ederki egokitzen dela Interneten dinamika berrietara. Eta edizio digitalaz hitz egiten ari gara.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

Erantzun bat USAToday.com bidalketan

  1. Joxe, eta zer iruditu zaiztu GAUR8 proiektua.
    Papera eta sarea uztartze horretan, berria da gurean, eta gainera euskaraz izango da.
    Gutxi berba egin dugu horretaz blogosferan, ezta?
    Horretan -teknologia berriak, egunkariak..- aditu zaitugunez… gustura irakurriko nituzke zure berbak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude