J.D. Lasicari irakurri diot hamasei urte igaro direnean polizia talde batek Rodney King harrapatu eta sekulako jipoia eman zionetik, Frantziako Konsttituzio Kontseiluak lege bat onartu duela, eta horren bidez kriminalizatu egingo duela bortxazko irudiak grabatzen edo emititzen dituen edonor, non eta ez den kazetari profesionala.
Poliziaren bortxakeria filmatzen duenak edo irudi horiek argitaratzen dituzten webguneetako jabeek 5 urteko kartzela zigorra jaso dezakete eta 75.000 euroko isuna. Liberté, fraternité, egalité.
Gaur egun, tamalez, gizaki ororen oinarrizko eskubideak urratuak dira sistematikoki, segurtasunaren izenean. Hau irakurri dut web orri horretan:
“The government has also proposed a certification system for websites,
blog hosters, mobile-phone operators and internet service providers,
identifying them as government-approved sources of information if they
adhere to certain rules”
Ez al da hau zentsura, askatasun zibilen bastioi moduan kontsideratuta dagoen mendebaldeko kulturan?
Bai, Mikel. Esan liteke gobernuak beldurtu egin direla, eta hasi dira eragozpenak jartzen, oso oinarrizkoak.
Oso gauza larria iruditzen zait. Ildo horretatik urrats gehiago ere emango dituztela iruditzen zait. Esperantza bakarra, nere ustez, partidu politikoetatik aparte sor daitezkeen herritarrez osatutako mugimendu berriak. Nik ilusio hori daukat behintzat.