Prospektiban irakurri dut, Eneko Astigarragaren blog beti interesgarrian, mende honetan zenbat berrikuntza ikusiko ditugun, Eric de Riedmatten adituaren arabera:
- Eskuko telefonoa belarrian txertatua (2012).
- Aldibereko itzultzailea (2019).
- Ehun argitsuak (2026).
- Odol artifiziala (2018).
- Etiketa adimentsua (2037).
- Lehen giza kokalekuak Marten (2030).
- Hiri girotuak (2035).
- Gizakiaren autokonponketa (2079).
- Garun txertoak (2082).
- Argindar hari bakoa (2020).
- Lehen beribil erabili eta botatzekoa (2098).
- Lur azpiko bidaiak (2058).
- Jolas-hegaldiak espaziora (2067).
Gustatzen zaizkit horrelako iragarpenak, nahiz eta badakidan noiz edo behin gainera etorriko zaizkigula hainbat berrikuntza iragarri gabeak, Internetekin gertatu zitzaigun legez.
Joxe, komunikazio munduan zabiltzanez …, duela egun batzuk doako egunkari katerik handiena eta munduko egunkari zabalduena den Metrok mundua bost urte barru nolakoa izan daitekeen kontatzen saiatu da frantziako webgunean duen atal berezi batean.
Eskerrik asko, Eneko!