Joost Smiers irakasle holandarrak, zeinak irakasten baititu Artearen Zientzia Politikoak Utrecht-eko Arte Eskolaren Ikerkuntza eta Ekonomia Taldean, liburu bat kaleratu berri du gaztelaniaz Gedisa argitaletxean: “Un mundo sin copyright”.
Smiers-en iritziz, ezabatu egin behar da copyright delakoa, “sistema horrek soilik egiten baitie mesede kultura enpresa handiei, eta ez artistei”. Informazio gehiago liburu horren gainean, hemen.
Copyright-copyleft
Zein da baina, alternatiba copyright horri? Ezagunena, baina ez bakarra, copyleft izango da. Horra zer diren bai bata eta bai bestea:
- Copyright: Arau eta printzipio multzoa da zeinak arautzen baititu legeak autoreei emaniko eskubide moral eta ondarezkoak, sortzeagatik obra bat literarioa, artistikoa edo zientziazkoa.
- Copyleft: Lizentzia taldea da eta nahi du garantizatu edozein pertsonak, hartzen badu kopia bat lan batena, egin ditzakeela erabili, aldatu eta berriz banatu lan bera eta bertatik segitzen diren bersioak.