Radio Nacional de España hasi da eskaintzen zenbait programa podcast bidez. Horrela, entzuleak entzuteko gai izango dira RNE-1, RNE-3 eta RNE-5 irratietan entzun gabeko hainbat irratsaio, harpidetza eginda podcast horietara.
Zeri begira dago Euskadi Irratia? Hango arduradunek aspalditik dakite podcastek zer potentzial duten, baina, itxura denez, espainiarrek lehen urratsak egin arte, kieto.
Orain dela gutxi ETB1 eta ETB2 kateentzako webgune bereziak sortu zituzten, eta ez-dakit-zer balira bezala iragarri… bertan sartu eta betiko txapuza horietako bat. Bideoak, Wazemankenak (ETB2ren orrian Vaya Semanitakoak), bost lotura programa batzuen orrietara, beste bat programaziora, eta noski, beste bat salgai dituzten produktuetara. Kitto.
Podcastak erabiltzen hasteko EITBren pentsamendua guztiz aldatu beharko litzateke, sareak duen garrantziaz jabetu benetan.
Beraz, uste dut dexente itxaron beharko dugula…
Oraintxe irakurri dut Radio Eukadik normalizazio politikorako liburua aukeztu duela Bartzelonan.
Ekitaldia Toni Bassasek aurkeztu du Catalunyako Kazetarien Elkargoan, eta Eitbk zuzenean eskeini du. Eta diferituan? Nor da zientziaren ama? Enpin.