Beribilean noala entzuten dut eta, egia esan, aditzen dudan bakoitzean harritu egiten nau, eta haserretu. Euskadiko Kutxaren azken iragarkia da. Go gora eta go behera ari da, “go bazara…” Nik ez dut piperrik ere ulertzen. Zer da go izatea?
Azken aldi honetan ez dabil asmatzen Euskadiko Kutxa publizitatea egiterakoan, eta kezkatzekoa da.
Argia-go esan-go dizut:
Publizitate kanpaina hori, poblazioaren segmentu bati zuzenduta da-go.
Eta zu ez zara go!
Alegia, zaharra-go zaudela, tokiz kanpoa-go
Nik ere maite out!
Publizitate kanpainak egiterakoan, errekurtso ezberdinak erabiltzen dira. Eta agian kanpaina batzuk, batzuek ez dituzte maite -adiera guztietan- eta beste batzuei klik egiten die…. Asmatzea saila da, argi dago… baina asmatzen jarraitu behar da… benetan asmatu arte. Publizatea, lemak, marketing-a, mezuak, ideologiak… bueltaka bueltaka, jo eta jo… asmatu arte. Ideien ekaitza etengabekoa izan behar da horregatik, eta guk, blog_etatik -hauek bai direla go!- horretan lagundu behar dugu, ideietan asmatzen, mezuan asmatzen…
Zaharren -erran nahi baita, gurasoen– kanpainak ere kezka eragin du… Laborala zerbaitetan dabilen seinale…
Ni, herrian Ruralaren sukurtsal berria jarri behar zutelako poztu nintzen, eta kutxazain batek pozten zaituenean… kezkatzekoa da. Eta egia esan, zeharo kezkatzen hasia na-go!
Oso polita azalpena, Patxi. Irakurri ahala, irribarrea loratu zait ezpainetan. Eskerrik asko. Bai, nik ere ikusten dut zaharragoa naizela eta kanpaina hori ez dela niretzat egina seguruenik. Kontua da nik ingelesa badakidala apur bat, eta >go hori agentzia bateko sortzaileek asmatu dutela, zeren ingelesez aditz horrek ez du zerikusirik beste hauek eman nahi dioten zentzuarekin.
Ni ez naiz >go, nire alaba ez da >go eta zu ez zara >go, nahiz eta hirurok >go izeneko hipoteka bat izan Euskadiko Kutxan. Ez gara >go ez dugulako ulertzen zer arraio den hori. Beraz, CLPko sortzaileek gogorrago ahalegindu beharko dira beste zerbait asmatu arte.
Zuk bide bat seinalatu diezu goiko erantzunean: erabiltzea euskararen baliabideak, jolasa tartean, helburu batera iristeko. Hizkuntzen arteko jolasak ere posible dira, baina orduan hizkuntza horiek ondo jakitetik abiatu behar, eta ez dakit publizitate agentzietako sortzaileek zenbateraino darabilten euskara publizitate kanpainak sortzerakoan.
Parentesis bat egin nahiko nuke gaian, ez baitakit nire erantzuna non joan beharko luke.
Eskerrik asko ahaztuta nuen zerbait berrezkuratzen laguntzeagatik.
Kaixo, Joxe. Euskadiko Kutxaren iragarkian ezezik, beste banku edo kutxen publizitatean ikusten dut nik kontu berdina. Nire ustez, arazoa zera da: nerabeei kirol zapatilak saltzeko erabili ohi den publizitate mota bera erabiltzen ari direla hipoteka-maileguak iragartzeko. Eta maileguak ez dituzte nerabeek eskatzen orokorrean. Gainera, maileguak kirol zapatilak baino hainbat aldiz garestiagoak direnez, bada hainbat aldiz barre gutxiago eragiten digute iragarkiek.
Publizitatearen mekanismoen nondik-norakoak “No logo” (Naomi Klein) deitzen den liburu batean oso ondo garatuak zetozen. Bertan publizistak “cool-hunter” gisa definitzen ziren, hau da, freskotasunaren edo punta-puntakoaren ehiztariak. Bada iruditzen zait gure (gureak baldin badira) ehiztariak nahiko galduak daudela!
Bat nator zurekin, Unai. Publizista horiek oso galduta dabiltza. Eskerrik asko liburuaren aipamenagatik.