Aste honetan Ameriketako Estatu Batuak 300 milioi bizilagun izatera iritsiko dira, planetako hirugarren herrialderik populatuena, Txina eta Indiaren atzetik. Hala ere, atzoko La Vanguardia irakurtzen hiru datuk eman didate atentzioa:
- AEBen biztanleria da planetako populazioaren %4.
- AEBek kontsumitzen dute planetako petrolioaren %25.
- Lurreko bizilagun guztiok kontsumituko bagenitu amerikarrek beste baliabide natural, beharko lirateke lau planeta gurea bezalakoak asetzeko jendartearen irentsi beharra.