Atzo irakurri nuen El País egunkarian Valentzian zenbait herrik leundu egin dituztela jaietako zenbait pasarte, berauek iraingarri izan daitezkeelako Islameko jarraitzaileentzat. Dirudienez, mairu eta kristauen arteko festa horietan, bukaeran lehertarazi egiten zen Mahomaren burua, petardoz betea.
Antzuolan ez dira Mahomarekin sartzen, baina jai bat egiten dute udan, Mairuaren alardea, eta hor, gogorarazteko antzuolarrek parte hartu zutela Valdejunkerako batallan Abd al-Rahman III.aren kontra, mairu batek (herritar bat mairuz jantzita eta beltzez pintatuta) men egiten dio alardeko jeneralari, eta betiko leialtasuna agintzen Antzuolari.
Kontuan izanda gure artean gero eta jende gehiago bizi dela arabiar jatorrikoa, iruditzen zait ospakizun hori beste modu batean ospa daitekeela, inor jarrera umiliagarrian agertarazi barik. Gipuzkoako armarritik kanoiak kendu baziren nafarrak ez mintzearren, zergatik ez aldatu Mairuaren alarde hori gure arteko mairuen eta, oro har, arabiarren errespetuz?
Neuk be horreri buruz pentsau izan dot, Antzuolako alardea ondo ezagutzen ez dodan arren. Baina jakin badakit gero eta “mairu” gehiago dabilzala geurean (gu geu Bilboko auzo mairuan bizi gara), eta horiek kontuan hartzea gero eta beharrezkoagoa da. Honddarbi eta Irungo alarde mistoen aldekoak kontuan hartzea eskatzen dogun moduan. Edo Lekittoko antzarren kontuaren egokitasuna zalantzan ipintzen dogun moduan (Zezenkerietaz, zer esanik ez).
Ondo dago gauzak birplanteatzea, garaietara egokitzea. Zer da progresista izatea bestela?
Antzuolarra naiz eta urtero parte hartzen dot Mairuaren alardian. Zurekin ados nago Joxe. Uste dot beste modu batera ospatu leikela egun hori, inor umillau barik. Azken finian, gañera, ez dago guztiz konprobauta ospatzen dan hori benetan hala izan zan edo ez. Hola ospatzen hasi zan eta hola jarraitzen dau. Ez dot uste aldatziak trauma handixa eragingo lukenik herrixan eta beste kulturen errespetuz emun biharreko pauso bat dala uste dot.
Gaur irakurri dot “The Daily Basque”-n Hispanitatearen Eguna dala-eta Alcoy-ko “mairuak eta kristauak” jungo dirala NY-era desfilatzera… baina mairu barik.
Badeukogu aurrekina Antzuolarako.
“¿Agur, morito de Antzuola?”
Alvaro Bermejok gaur “The Daily Basque”n:
“Desde el escándalo de las caricaturas danesas hasta las polémicas declaraciones de Benedicto XVI, estamos asistiendo a una espiral de episodios más o menos ruidosos donde, no sólo a causa del miedo a las represalias, los europeos comienzan a interpretar la corrección política como una invitación a la autocensura con forma de mordaza.”
“Hay que (…) comenzar a invitar a esos musulmanes que se dicen herederos del Islam racionalista, el de Avicena y Averroes, a que hagan oír su voz no en Europa, sino allá donde es más necesaria. Pues sería muy saludable para ellos mismos que en vez de velar por lo que pensaba Mozart acerca de Mahoma en el siglo XVIII, saliesen a las calles de Riad para protestar contra las aberrantes conculcaciones de todos los derechos civiles que se ejercen hoy en sus países, contra la manipulación de la opinión, contra el secuestro absoluto de la libertad, que es también el de la moderación a cuenta del brutal radicalismo rampante.”
Alardea naturaltasun osoz aldatu beharko litzateke! Ez da tragediarik gertatzen tradizioak bere horretan aldatzeagatik, baina tradizionalistak berriro ere agertuko dira, kontserbadoreak asaldatuko dira!! Eta kristauak? zer egingo dugu elizarekin?
Lasai egon motel, es al dakizu musulmanak kristauak baino gehiago errespetatzen Jesus errespetazen dutela?
ez al dakizue islamak beste erlijioen buruz burla egittea debekatuta daukatela?
Inoiz ez duzue ikusiko musulmanen artean horrelako jairik, baina nire ustez nahi ba dute karikaturak edo edozer gauza marraztea edo festejatzea egin dezala, gure profeta Mahoma ez delako.
Muhmmad baizik.
ondo izan, agur islamiar bat bidaltzen dizuet, bakea denontzat edo salam alikum.