24

Atzo gaueko 22:00etan hitzordua genuen telebistaren aurrean, 24 telesailaren hurrengo atalak ikusteko gertu. Ezer esan barik, Antena 3 telebistak programazioa aldatu eta film bat eman zuen. Izorra hadi!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

7 erantzun 24-ri

  1. egilea: erral

    Joan zen astean irakurri nuen blogen batean, A3k 24 telesaila igandeko 00:45ra aldatu zuela. Ordu bikaina, beti egin ohi duen gisa, 3 kapitulu segidan emateko.

    Eskerrak telesaila bertsio originalean eta azpititulatuta orain dela hilabete batzuk ikusia nuela… Berdina esan daiteke TVE eta “Lost” edo “Perdidos” telesailari buruz…

    Biba A3ko tximua !

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Bada orduan A3k hiru ikusle gehiago galdu ditu, ordu horretan ezta zoratuta ere ez baikara jarriko telebistaren aurrean. Mila esker, Mikel.

  3. egilea: Ibonzio

    Erral-ek esan bezala nik ere prentsan irakurtzeaz gain beste blog
    batzuetan ere irakurri nuen A3-ek egindako programazio aldaketa, beraz
    trankil ibili Joxe eta pixkat gehiago informatu.

    Hori bai etsigarria da telesail honen jarraitzaileoi ematen diguten
    tratua, ni ez nago prest hala ere A3-ek emandako tratua dela eta ikusi
    gabe gelditzera, benetan telesail zoragarria iruditzen bait zait.

  4. egilea: Joxe Aranzabal

    Orduan ni ibili naiz galduta, atzo ez bainuen aldaketaren berririk. Hala ere, ez dut ikusiko hemendik aurrerakoa, ordu horietan ohean izaten naiz-eta.

    Nire iritzian, 24 zoragarria da nola eginda dagoen, bizkor eta sekulako erritmoarekin. Edukiari dagokionez, berriz, ez dut uste hainbestekoa denik. Hala ere, on dagizula, Ibonzio, eta disfrutatu!

  5. egilea: Ricardo

    Nik bi programa ikusi ohi ditut A3-n: Los Simpson eta 24. Publizitatea nonahi sartzeko duten abilezia zoragarriari esker, Los Simpson-en kapitulu baten erdian bazter batean sartu zuten 24-ren ordu-aldaketaren abisua (hor gutxienez, seguru beste hainbat unetan ere jarri zutela).

    Ordutegi berrian ezin ikusi. Beraz, bideoa programatu genuen eta laster ikusiko ditut atzoko kapituluak.

    Hori bai, nire bikoteak ezin izan du itxaron eta esan dit aurreko astean ikusi genituen bi kapituluen eta atzo emandako lehenengoaren artean beste bat dagoela, eta galdu egin dugula, noski.

    Badakizue joan den astean bi kapitulu barik, hiru eman zituzten? Guk bigarrenaren amaieran kredituak ikusita, azkena zela ulertu genuen-eta.

  6. egilea: Joxe Aranzabal

    Bada joan den astean, guk hirurak ikusi genituen, goizeko 00:45ak arte. Gaurkoa, berriz, zuk gozatu Ricardo!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude