Aurten 25 urte beteko dira Bego eta biok Ameriketara joan ginenetik, Ameriketako Estatu Batuetara. Ingelesa ikasi nahi genuen, eta mundua apur bat ikusi. Urtebeterako aldendu ginen, baina handik bost urtera itzuli gu.
Boisen bizi izan ginen ia urtebetez, Idaho estatuan. Vancouverrera joan ginen gero, Kanadara, eta han urtebete eta erdi egin genuen. Beste horrenbeste Ottawan, Kanadako hiriburuan.
Handik Israelera, Imanol Berriatuaren arrastoan. Han bost hilabete eta erdi egin genuen kibutz batean, egun erdiz lan egiten eta beste erdiz hebreera ikasten. Etxeratzeko dirua behar eta, beste hilabete bat egin genuen moshav batean lan egiten, kooperatiba moduko nekazari herriska batean, Negev basamortuan.
Autobusez irten ginen Euskal Herritik, 1981eko irailean, eta trenez itzuli ginen bost urte geroago, 1986ko uztailean, Egipton ere ibili eta gero. Esperientzia ahaztezina guretzat. Hortxe dituzue gure bidaia handiaren zenbait erakusgarri, IKTeroek emandako ideia bati esker eta PictureTrail programa erabilita.