Eztabaida polita izan dugu Ibon Egañak Gara egunkarian egindako adierazpen batzuen harira. Baina eztabaida horrek oraindik izan lezake jarraipenik, beste kontu baten harira: zer den, eta zer ez den literatura.
Ikusten dut Ibanek eta Ibonek listoia goi jarri nahi dutela lliteratura zer den definitzeko orduan, baina ahaztu egiten zaie beste faktore bat: irakurlea. Literatura ez du egiten idazleak bakarrik, baita irakurleak ere.
Bere erantzunean, Iban Zalduak zalantzan jartzen du Jon Arretxeren lanak literatura ote diren. Nik gauza bat esango dizuet: Tubabu kaleratu zenean, Jonen lehen liburua oker ez banabil, oso gustura irakurri nuen; niretzat izan zen oso esperientzia berezia liburu hura irakurtzea. Jon Arretxeren eskutik, zeharkatu nituen Saharako basamortua, eta Afrika beltzaren lurralde zoragarriak. Bera estu zebilenean, ni ere, halatsu; eta pozik zihoanean, berriz, nik ere lagundu egiten nion pedalei eragiten.
Horregatik, Tubabuk beti izango du leku bat nire altxor literarioan, eta ez dut zalantza izpirik hori literatura dela, bidai literatura. Sinpleegia naizela? Baliteke, baina nik neuk agintzen dut neure ondarea antolatzeko orduan, pribilejio hori dugu-eta irakurleok geure gauzekin.
Ados nago zugaz, Joxe. Akuna matata, Harresi handirantz, Urrezko triangelua, Ostegunak, Zazpi kolore…
Ez dau inoiz lortuko, beharbada, Nobel saria. Ez da inoiz izango, beharbada, pelikula baten inspirazio. Baina nire bizitzaren zati dira, momentu jakin batzutan nire gogoa bete dabe, momentu horreetan behar nebana hori zalako.
Beharbada neu ere lar sinplea naz. Baina ze demonio! Hoba gure mundu honetan sinple gehiago egongo balire!
EAEko milaka gazte konturatu dira euskaraz irakurtzea gustagarri izan litekeela “Ostegunak” irakurri ostean.
“Gloria Mundi” literatura da?
“Gure gauzak s.a.” literatura da?
“Espainolak eta euskaldunak” literatura da?
“Errekarteko kuadernoa” literatura da?
Bestalde, Beethovenena musika dela argi badago ere, erabaki beharko genuke “La Oreja de Van Gogh”, adibidez, ez dela musika?
Eta kritikari nor izan daitekeen ere erabaki beharko genuke?
noski baietz kontxo laordiga nola ezetz toabia ostiak egongo dira hemen
Hauxe atara zan eztabaidagai Volgako Batelariengan.
Ez neban denporarik hartu erantzuteko.