Oso gustura irakurri dut joan den astean Oihana Elortzak Pruden Gartzia Euskaltzaindiaren Azkue Bibliotekako zuzendariari Goienkarian egindako elkarrizketa. Elkarrizketa horretan Pruden Gartziak hitz egiten du Joan Perez Lazarragak eta Miguel Cervantesek ustez izandako harremanaz, hizkuntzen erabileraz XVI. mendean, eta Oñatik eta Arabak izan zuten loturaz.
Elkarrizketa oso interesgarria da, eta Goienak argitaratu egin beharko luke Sustatun, euskaldun guztiek irakur dezaten, baita Debagoienekoak ez direnak ere.
- Pruden Gartziak uste du Esteban Garibai eta Lazarraga senideak zirela, eta badaki Garibai eta Cervantes oso lagunak zirela. Hortik hasita, Prudenek uste du Lazarragak eta Cervantesek bazutela elkarren berri. Hauxe dio horren gainean:
- Lazarragak idazten du ehun urte lehenago Gasteizen gertatutako istorio bat. Kontatzen du nola bere birraitona zoratu egin zen eta armadura bat soinean zuela, nola ibiltzen zen zaldi gainean lantza, ezkutu eta guzti oihuka, norbaitekin borroka egin nahian.
Garibai konexioa
Ez dakit Pruden Gartziaren hipotesiak egiaztatuko diren ala ez, baina, niri behintzat, oso interesgarria egin zait elkarrizketa oro har, eta anekdotaren atzean dagoen informazioa, alegia, XVI. mendean nolakoa zen euskaldunon harremana Madrilgo gortearekin.
Eskerrik asko iritziagatik, Joxe. Nik ere gustura entzun nizkion istorioak eta anekdotak Prudeni eta saiatu nintzen idazten beste batzuek ere gustura irakurtzeko.
Bada lortu zenuen, Oihana. Nik, behintzat, oso gustura irakurri nuen. Segi horrela.