Atzo egin nuen liburuaren azken aurkezpena. Berezia zen niretzat, irakurle talde batek deituta nindoan eta. Iritsi baino ez, hantxe nuen Aritza, kultura eragile eta gidari aparta.
Jende gutxi etorri zen aurkezpenera, sei lagun, baina, ordainetan, oso giro hurbila sortu zen gure artean. Nik, behintzat, eroso sentitu nintzen, eta familian bezala. Batzuek irakurria zuten liburua, eta beste batzuek ez, baina hitz egiteko orduan gehienok hartu genuen parte.
Eskerrak eman nahi dizkiot Asapala euskara elkarteari, salbuespen bat eginda, leku bat egin zidalako bere egitarauan, kontuan hartuta jeneralean literaturagileak gonbidatzen dituela horrelako solasaldietara.
Eskerrak zeuri, Joxe.
Ez zen salbuespena izan gure egitarauan, bai ordea, gaur egun gure gizartean ausardia eta kemena, zeureak, ikustea.
Eskerrik asko