Hasieran susmo txarra hartu nion: arratsalde erdian, bilera batetik irten eta tabernan Let it be abestia entzun nuen, botilatxo bat ur erosi bitartean. âBai polita abestia, ezta?â, esan nion Amaiari. Eta horrela itzuli nintzen bilerara, Mendeberri proiektuaz gehiago jakitera.
Zazpiak laurden gutxitan, berriz, beribilean sartu, eta berriro Let it be, oraingoan Euskadi Irratian. Eta orduan pentsatu nuen: âEa Paul McCartney hil denâ. Baina ez, atzokoan ez zen bete susmo txarra. Antza denez, abesti hura aukeratu zuten iragartzeko Camilla Parker Bowles ezkondu egingo dela Galesko printzearekin, Charles dontsuarekin.
Eta, ez dakit zergatik, gogoratu nintzen Shrek filmarekin, ogro onbera ezkondu zenean Fiona printzesarekin. Eta Charlesekin berarekin, zeinek, maitasun itsuaren mende erabat, aitortu baitzion Camillari tampax bat izan nahi zuela, bere amorantearengandik hurbilago sentitzeko. Let it be.