Egunero harritzen nau Patxitraperok bere blogean. Sekulako etorria du, irudimena, eta idazteko erraztasuna. Berari esker, Urretxuko eta Zumarragako pertsonaia askoren berri dugu. Atzoko mezuan, adibidez, Maite Berasategi eta Joxe Jauregi elbarri kementsuen kasua kontatu zigun, berriemaile askok beretzat nahiko luketen graziarekin.
Patxitrapero blogari petoa da, eta argi berezia ematen dio euskal blogosferari. Besteok ere gustura hartuko genuke hari darion energia eta umorea.
Eskerrikasko, Joxe! Gozatu, asko egiten det idazten, eta dirudienez, bazter batzuetara iristen da zerbait. Faroa bati begira egotea, ez da gutxi horratio! Susmoa, kemena pareko dabilela, argiaren bi muturretan, beraz, hemen ikusiko degu alkar, sarri sarri. Hala bedi!
Guztiz ados, bai. Nik ere jarraitzen dut bere bloga.