Asteburu honetan hainbat proba egin ditut iCal egutegi elektronikoarekin. Konturatu naiz aukera dudala programa horrekin nahi adina egutegi egiteko: praktika eta proiektuen gainean, fakultateko lan egutegia, ospitalera egin beharreko hitzorduenaâ¦
Ohartu naiz, halaber, egutegi bat partekatu egin daitekeela beste lagun batzuekin. Hori taldetan egin daiteke, hainbat pertsona lanean dihardutenean proiektu berean. Horrela, taldekide guztiak jakinaren gainean egon daitezke proiektuak ezartzen dituen epe eta mugarriez. Gainera, jakin dut Mozilla fundazioak Sundbird programa kaleratu berri duela, egutegi elektronikoak egiteko hain justu.
Beraz, datozen egunetan sakondu egin behar dut egutegi elektronikoen inguruan, beronei ahalik eta etekin handiena ateratzeko.
Sunbird jaitsi dut baina ez diot berezko bentajarik ikusten beste produktu honekin alderatuta: Mozilla Calendar. Azken batean, gauza bera dira, baina Sunbird aparteko programa gisa dabil, eta Mozilla Calendar nabigatzailearekin integratuta, Firefox edo Mozillarekin alegia. Sarean egutegiak trukatzeko intentzioa ere baldin baduzu, uste dut nabigatzailean integratuta egotea abantaila dela: sarean aurkitutako .ics formatuko egutegi batean klikatu, eta taka!, integratzen dira datuak Calendarren. Horrela funtzionatzen dit niri Firefox-ekin, eta primeran gainera. Luistxo
Eskerrik asko, informazioagatik, Luistxo. Firefox badaukat, eta ahaleginduko naiz egutegi programa hori instalatzen.