Atzo arratsaldean, lo kuluska bat egitekotan nintzela kafe garaian, ezusteko galanta: Dick Turpin agertu zitzaidan txirrina joka. Orain pare bat urte ezagutu nuen Dick, berak ere Sustatun idazten baitzuen, batez ere teknologia kontuak.
Kanpoan elur pikorta ari zuen, eta guk txokolate beroa egin. Trebea da Dick txokolatea egiten, eta biok ere gustura edan genuen, ogi xigortuarekin batera, garai zaharretan legez.
Biok mac zaleak izaki, errepaso ederra eman genion Applen bilakaerari. Pozik ikusten du Dick-ek Applen piztuera, baina gogor kritikatu zituen Cupertinoko enpresaren zenbait ohitura, oso Microsoft erakoak. Azkenik, âmoñoñoaâ iritzi zion nire Powerbook berriari.
Bereiztu zenetik bere bikotekidearengandik, oso gaizki pasatu du gure lagunak. Hori zela-eta, erabaki zuen denboraldi batez, behintzat, gehiago ez idaztea Sustatun. âLur jota nengoen, eta gogorik ez idaztekoâ. Orain beste neska batek egin dio tilin, eta esan liteke bizipoza ere itzuli zaiola begietara. Uzkur dago, hala ere, ez baitu nahi itxaropen faltsurik sortu bere bihotzean.
Pare bat ordu berriketa gozoan arituta, neguko jaka jantzi eta automobilaren bila joan zen Dick Turpin. Gasteizera zihoan, gaua neskaren etxean pasatzeko asmoz. Etekin ona ateratzen ari zaio urte sabatikoari.