Aurreko batean aipatu nituen lau programa, aldatu dutenak nire lan egiteko modua. Geroago, baina, konturatu naiz Gari Araolazak esaten zidala erantzun batean TinyURL ere horien artean sartzeko. Eta arrazoi du, zeren programa hori erabili baitut inoiz baino gehiago 2004an, baina, ez dakit zergatik, ahaztu egin zitzaidan aipatzea.
Badira URL batzuk oso-oso luzeak, Berria egunkariaren albiste askorenak esate baterako. Eta hori oztopo izan daiteke lotura bat egin nahi denean, edo posta elektronikoan pegatzeko, lagunek-eta klik egin dezaten hor. Horrelakoetan bi irtebide eskaintzen ditu TinyURL programak
Nik behin eta berriro erabiltzen dut TinyURL, eta pozik nabil beronekin, gauzak errazten dizkidalako.