Technorati zerbitzuak dio 5,8 segunduro blog bat sortzen dela munduan, hau da, egunean 15.000 blog berri. Bestalde, 2004ko otsailean egindako azterketa batek dio Internet erabiltzaile guztien %11k â50 milioi lagun gutxi gorabeheraâ, blogak irakurtzen dituztela.
Ez da harritzekoa, beraz, PC Magazine aldizkariak izendatu izana urteko pertsonak Blogger eta Six Apart blog zerbitzuetako sortzaileak. Zerbitzu horietako bakoitzak milioi bana erabiltzaile dituzte, izena emandakoak.