Aurreko batean Agatha Christie idazlearen liburu bat erosi nuen, euskaraz, gogoa bainuen haren lan bat irakurtzeko, laburra. Horrela, bada, erosi nuen Gizon Mantsoa eleberria, Hiria argitaletxeak kaleratua.
Ez da Agatha Christie-ren libururik onena, baina tira, irakurtzeko modukoa bai. Hala ere, traba bat baino gehiago izan nuen liburua irakurtzeko orduan: testuak huts mordoa ditu, hainbeste, non akatsek eragotzi egiten baitzidaten lasai irakurtzea. Hitzen partiketa, bestalde, eskasa da behin eta berriro: kausit/zen, zerbit/zua, pent/satu. jendet/suaâ¦
Oker ez banabil, Josu Landak aspaldi asmatu zuen aplikazio bat QuarkXpress programarekin dabilena, eta horrek oso ondo kudeatzen ditu hitz partiketak euskaraz. Ixa taldeak, bestalde, aspaldi du zuzentzaile ortografikoa, Xuxen, oharkabean egindako akatsak zuzentzeko. Zabarkeria handia iruditzen zait gaur egun argitaletxe batek baliabide horiek ez erabiltzea.
Agatha Christieren liburuak, patxadaz eta ondo euskaraturik irakurri gura badozuz, aukera ona duzu Igela argitaletxean. http://www.igela.com gunean topatuko duzuz, euskarara testuak ekartzen euskaldunok daukagun argitaletxe onena, duda barik. Tx, ts eta tz partitzaile hori, Berriak erabiltzen du, lehenago Egunkariak erabiltzen zuen bezala. Argiak ere badarabil… eta nik uste Josu Landak edo bateronbatek, sarean eskegi beharko lukela. Uste dut, Macintosherako baino ez duela balio baina. patxi gaztelumendi http://gaztelumendi.blogthing.com
[…] “testuak huts mordoa ditu”. Beno, “testuak huts mordoa du” esan behar da, Joxean, baina lasai, zerbait ikasteko garaian gabiltzan beti, denok: zuk, nik eta beste edonork. Bestalde, hitzen partiketari buruz egiten duzun aipamenarekin erabat ados nago, editore batek ardura handiagoa jarri beharko luke besteen liburuak argitaratzeko orduan. Eta argitaratu beharreko liburuaren proba bat, gutxienez, itzultzaleari helarazi, gauzak ahalik hobekien aterako direla ziurtatzeko (editoreak ez zuen, ari garen kasuan, horrelakorik egin). Hala ere, liburuak ez du huts mordorik, liburua lasai irakur daiteke, bertan erabilitako euskara duina eta, oro har, txukuna delako. Ez dakit itzulpenak irakurtzen ohituta zauden, ni bai behintzat, eta zuk bezain ongi dakit noiz nagoen itzulpen kaxkar baten aurreran eta noiz ez. Gizon Mantsoaren bigarren argitalpen berridatziari eta zuzenduari ez zaio, oro har, ezer txarrik gertatzen. Eta egia baldin bada esaten dudana, orduan “akats mordoa” beste nonbait bilatu beharko duzu. Zugan, akaso…
(Mezu elektroniko bidez izan dugun posta trukaketaren amaiera gisa) // Joxe, barka iezadazu “zugan akaso” bukaerako esaldi gorrotagarri eta bidegabe horrengatik. Eta bai, 1997. urtean Gizon Mantsoaren nire bigarren bertsioari hobekuntza nabarmenak egin banizkion ere, aitor dut testuari ondo etorriko litzaiokeela beste jorraldi bat. Agian egunen batean nitaz interesatuko den editore txukun batekin egingo dut topo eta gauzak behar den legez ateratzeko aukera izango dut. Bien bitartean, Poirot jaunaren eskuetan utziko dut ergelki sortzen ditudan korapiloak askatzearen ardura, erantzukizuna (ez ahal diot Poirot azkarrari bere lehen porrota eragingo!). Mila esker nirekin horren ulerbera izateagatik. Besarkada bat.
Ez dago barkatu beharrik, Xabier. Bide oparoa izan dezazula itzultzaile moduan. Besarkada bat zuri ere.