Behin baino gehiagotan ahoa bete zaigu zer gaiztoak diren talibanak emakumeekin. Baina erraz ahaztu dugu geu ere talibanen agindupean bizi izan garela orain gutxi arte. Horratx hiru adibide:
- Kontu korronteak. 1975a arte, emakumeek ezin zuten kontu bat ireki edozein aurrezki kutxatan, senarraren baimen barik. Euskal Herriaz hitz egiten ari naiz, jakina, ez Afganistanez.
- Débito conyugal. Ezkontzaren barruan, débito gonyugal deitzen zen arauak aukera ematen zion edozein senarri edonoiz sexu harremanak eskatzeko bere emazteareari. Eta horrelakoetan emazteak obligazioa zuen gizonaren apeta asetzeko.
- Entrática. Gu txikiak ginela, edozein emakumek haurra eduki berritan, eta umetxoa bataiatu aurretik, elizara joan beharra zuen kandela batekin, eta eliza atarian abadeak zeremonia berezi bat egingo zion, entrática, emakume “zikina” berriz garbitzeko, eliz komunitatean ostera ere sar zedin.