OAI: produktu interesgarria

Atzo izan nintzen Durangon, baina ez liburu eta disko artean. Nahiago izan nuen aurkezpen batera joan. Izan ere, arratsaldeko 18:30ean CodeSyntax enpresak eta Deli taldeak aurkeztu zuten OAI, produktu bat oso baliagarria argitaletxe eta liburutegientzat.

Luistxo Fernandezek, Josu Azpillagak eta Joseba Abaituak aurkeztu zuten OAI (Open Archive Initiative), Artxibo Irekietarako Ekimena. Horren bidez, liburuak argitaratu, hedatu eta katalogatu egin daitezke sarean, ziztu batean. Berdin balio lezake liburuak saltzeko, faksimil digitalak egiteko, artikuluak kontsultatzeko…

OAI ez da utopia, esan zuten mahaikideek, eta dagoeneko Euskal Herriko zenbait erakundek parte hartu dute proiektu honetan, hemen azaltzen den moduan. Ni ere seguru nago denok irabaziko dugula horrelako estandar bat erabiliz gero.

Aurkezpena bukatutakoan, CSko beste lagun batzuk agurtu nituen, Gari, Eneko eta Maite. Eta haien bidez, Bertoko lagun arratiarra ezagutu nuen. Valdecillara joan aurretik, berak ohartarazi zidan Sustatun Carlos bere laguna ere hara joango zela mini-alotransplantea egitera.

Nola ez nuen astirik izan zoriontzeko Josu eta Luistxo, lehenak atzo egin baitzituen urteak eta bigarrenak gaur, bihoazkie biei nire zorionik beroenak. Urte askotarako!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

2 erantzun OAI: produktu interesgarria-ri

  1. egilea: eneko

    Aupa Joxe! Atzo komentatzen genuen adibideak ikusirik errazago dela ulertzea OAI zein beste tresna batzuen balioa eta erabilgarritasuna. Uste dut OAIren bidez liburu, artikulu, tesiak eta abarren informazioa zabaltzen duen adibide majoa aurkitu dudala BioMed Central gunean. Alde batetik, oso ekimen erabilgarria eta irekia da bere arlo konkretuan, baina ikusi nola errazten duten informazio banaketa toki horretan: Link to us edo “Using BioMed Central’s open access full text corpus for data mining research” atalean. Modu ezberdinetan XML, OAI eta abar informazio jaso eta emateko prest daude. Zehazki atal bat dago OAI bidez informazio zabalkundea errazteko: BioMed Central and the Open Archives Initiative eta hor ematen dute jasotzeko URL-ak http://www.biomedcentral.com/oai/2.0/ (adibidez), Metadatoen formatoak, etabar. Berdin egin dezake argitaletxe batek, liburutegi batek, fakultate batek, liburu denda batek, … bere webgunean. Horrela bere material eta informazioaren zabalkundea erraztuko du. Eskerrik asko aipamen eta komentarioengatik! eneko

  2. egilea: Joxe Aranzabal

    Oso leku egokia hobeto ulertzeko OAI zer den eta zertarako erabil daitekeen. Lan bikaina egiten ari zarete, Eneko. Zorionak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude