Beñat Gaztelurrutiaren aita hil da. Beñat bera entzunez ezagutzen dut, eta hedabideetan ikusita, baina hurbiletik jarraitu dut haren aitaren gaixotasuna. Izan ere, ni gaixotu eta laster jakin nuen Angel ere Galdakaora eraman zutela, hura ere minbizi mota batek jota.
Eta harrezkero, jakin dut noiz hartu duen kimioa, noiz egin zioten hezur-muinaren auto-transplantea, noiz eman zioten senda agiriaâ¦, eta noiz agertu zitzaion berriro minbizia. Azken albistea izan nuen orain pare bat egun, ostera ere Galdakaon zegoela, pneumoniak jota.
Behin baino gehiagotan gertatu zait, batez ere lasterketa luzeetan, kilometro batzuk eginda, lasterkide batzuk geratu izana inguruan, eta haiekin batera egin izana lasterketa. Eta kilometroak aurrera egin ahala, baten bat atzean geratu bada, pena hartu izana, hortik aurrera bakarrago sentitu naizelako.
Bidelagun bat galdu dut. Pena hartu dut utzi gaituelako, eta bihotzetik sentitzen dut bere familia eta lagunengatik. Beñat, besarkada handi bat zuri eta zureei.
Laguna dugu Beñat. Aspalditik. Bertsolaria da eta aktibista. Kulturaren alde makina bat lan egin duena orain arte, egon den lubaki guztietan. Trintxera handiagoaz hornitu du orain martxoak 31ko Durango. Topera ari da. Baina, gerrak krudelak dira, eta Azokako frentean ari zela, etorri zaio galeraren berri berari ere. Atzo, lagun asko batu ginen Abadiñon. Hurrekoak danak. Bertsogintza osoa batu zala esan genezake. Ni neu, Lopategi aita semeak, Kepa Intxausti, Xabier Amuriza eta Juanjo Respaldizagaz egon nintzen. Durangaldeko kulturgintzako lagun guztiak joan ziren bertara. Abadiño eta inguruetako herritarrak ere bai. Ama eta aita galdu dituzte Galder eta Beñatek bi urtean. Biak abenduetan. Zelan egin aurrera? Beñatek esango digu, adorerik badauka. patxi gaztelumendi
Eskerrik asko, Patxi, informazioa osatzearren.