Gaur goizean Juanito Oiarzabal mendizaleari entzun diot irratian segurtasunaren inguruan hitz egiten, Euskadiko Kutxaren iragarki batean. Atzo ere paperean ikusi nuen iragarki hori. Eta ni, harritu. Nor eta Juanito Oiarzabal segurtasunaren eredu!
Mundu guztiak daki euskal mendizaleen artean oso arriskutsua izan daitekeela Juanito Oiarzabalekin joatea gailur enblematiko horietako bat egitera. Birritan salbatu dute in extremis, behin Iñurrategi anaiek, eta bigarrengoz iragan udan. Bietan erakutsi zuen kalkulu eskasa, lidergorik eza eta egozentrismo itzela.
Euskadiko Kutxak horrela ulertzen badu segurtasuna, nik nahiago neure diruak beste nonbaiten ezarri.
Bai: antzeko zeozer pentsatu nuen neuk ere. Lidergo hitza aipatzeak ere atentzioa deitu dit. Orain nago liburu bat irakurtzen lidergo kontzeptuari buruz, Secrets of Leadership: Hitler and Churchill. Andrew Roberts-ena. Gaztelaniazkoa nabil eta polita. Gutako askorentzat, Joxerena bai lidergoa. Eta Faro honen argia, Interneten nabigatzeko itsas-argi bihurtuko zaigulakoan nago. Luistxo