Orain bi aste pasatxo sortu nuen Faroa, nire urtebetetze egunean. Artean nola probatan nenbilen, behin behineko izen bat eman nion, Faroa, eta izen horrekin bat zetorren ezizen batekin, Argi, sinatu dut harrezkero. Bitarte horretan ikasten joan naiz nola erabili blog hau, gaur arte.
Oraindik badut zer ikasirik franko, baina erabaki dut gaurtik aurrera nire benetako izen-deiturekin sinatuko dudala, alegia, agerian uztea farozaina. Bi arrazoik bultzatu naute horretara:
Aurrerantzean, egunean ohar edo artikulu bat aurkituko duzu Faroan. Izango dira Joxe Aranzabalen burutazioak eta iritziak, “abenturak eta kalenturak”, beste hark zioen moduan.
Ongi etorri Farora!
Aupa Joxe! gustora jarraituko dugu Faroaren argiak eta farozainaren abenturak edo kalenturak. Zentzuskoak guztiak, seguru!! eneko
Mila esker bioi, Patxitraperori eta Enekori, zuen hitz eder horiengandik. Niri ere sekulako poza eman dit jakin dudanean nire auzoko izango zaitudala, Patxi. Oso ondo konponduko gara elkarren ondoan. Esan behar dizut, gainera, asko gustatu zaidala zure bloga. Txiripa izango da, baina orain hilabete-edo irakurri nuen Iparragirreren biografia, Julen Gabiriak idatzia. Besarkada bat bioi.
Nik ere nire zorion beroenak bidaltzen dizkizut Joxe. Sustatun bezala adi egongo naiz zure albisteak eta iritziak irakurtzeko. Andoni
This post has been removed by the author.
Kaixo Joxe: Ezin politagoa, zure blog berri honi ipini diozun izena. Ta argitara ematen, eta etxe berberan gainera, kasi kasi kintoak. Ni atzo estrenatu bainintzen! Zure berri duela gutxi izan nuen, eta baita majo emozionatu ere. Orain, faroa argi ematen hasi dala jakiteaz, asko pozten naiz. Oso gustora jarraituko ditut zuk idatzitakoak.