Orain pare bat aste bukatu nuen irakurtzen Txilikuren liburu hau eta, egia esatera, gustura irakurri ere. Nabarmena da liburuan zehar Ekialdeko kontakizunen oihartzuna, batez ere Mila gau, eta bat gehiago zoragarriarena. Horrek, ez dio ezer kentzen Osaba Bin Floren liburuari, nire ustez behintzat.
Bada herenegun ikusi nuen aspaldiko lagun bat, oso literaturazalea bera. Eta, elkarrizketaren harian, esan nion irakurri berria nuela Osaba Bin Floren, eta gustatu zitzaidala. Ordea, esan nionean izenburua ere ona iruditzen zitzaidala, okertu egin zitzaion aurpegiera: âOsama Bin Ladenen bolada pasatzen denean, Osaba Bin Floren ere harekin joango da, ikusiko duzuâ.
Ez dut uste hori horrela gertatu behar denik ezinbestean, eta horrela esan nion neure lagunari. Gogoan izan, bestela, Chuck Aranberri Dentista Baten Etxean Bernardo Atxagaren ipuin zoragarria; izenburu bat zuen, sortutakoa jolas eginez Chuck Berry abeslariaren izenarekin, baina gaur egun liburu hori mugarri bat bihurtu da euskarazko gazte literaturan, eta irakurle gehienek lotu ere ez dute egiten abeslari amerikarrarekin.