Frantzisko Xabierkoaren besoa, Kanadan

Harriduraz ikusi dut CBC Kanadako Telebista publikoan urtarrilaren 3an hasita, eta hilabetez, ustez Frantzisko Xabierkoa misiolari jesuitaren eskuin besoa dena zelan erakutsiko duten 14 herri eta hiritan, Kanadako zortzi probintziatan, erlikia sakratu gisa. Hango Eliza Katolikoak espero du 70.000 bat lagun hurbilduko direla beso usteldu gabea gurtu, ukitu eta ikustera.

Harriduraz diot, erlijioa ulertzeko era horiek Erdi Aroarekin lotzen ditudalako, garai bat non gauzarik harrigarriena ere erlikia sakratutzat saltzen baitzen, inolako froga barik. Harriduraz, horrelako gauzek atzeraka eragiten didatelako. Eta harriduraz Eliza Katolikoak bere horretan segitzen duelako, erlijioaren alderik fetitxistena bultzatzen, baita Kanada bezalako herrialde aurreratu batean ere.

Kategoria: Erlijioa Etiketak , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude