Orain bi aste pasatxo Danimarkan izan ginen astebetez (badakizue, jubilatuen gauzak), eta egun batean, Kopenhagen ginela, elkartu ginen Interactive Denmark erakundean lan egiten duen pertsona batekin. Harekin denetik hitz egin genuen, baita azpidatzien inguruan ere. Haren ustez, Danimarkako agintarien politika bai filmak eta baita telesailak ere bertsio originalean ematekoa, danierazko azpidatziekin, oso ona izan da daniarrentzat, belarria izugarri egin zaie-eta beste hizkuntzak ikasteko. Esan zuenez, daniarrak dira eskandinaviarren artean ingelesa hobetoen egiten dutenak. Guk ere egiaztatu genuen zein ondo egiten duten, ingelesez galdetutako guzti-guztiek ingelesez erantzun baitziguten, ezin hobeto.
Hala ere, kezkatuta agertu zen gure solaskidea, orain Netflix harpidetza bidezko zine banatzailerik handienak aukera ematen duelako pelikula eta telesail guztiak danierara bikoiztuta ikusteko, eta daniar asko hasi omen da aukera hori baliatzen. Gure solaskidearentzat hori ez da ona, aukera horrek eten egin dezakeelako urteetako joera, eta, bere ustez, epe luzera daniarrak galtzen irten daitezkeelako.
Mila esker lekukotasun horregatik, Joxe. Bitxia da aipatzen duzun bilakaera. Pentsatzen nuen jatorrizko bertsioan ikusteko ohitura duen herrialde batek ez zuela ohitura hori galduko. Netflix-ek, hain zuzen, hain erraz uzten du jatorrizko bertsioan ikustea, nahi den hizkuntzako azpitituluak ezarriz (euskaraz ez, zoritxarrez)…
Bai, ni ere harritu egin ninduen datu horrek. Eta kezkatu.