Agur Jaunak, eta Andreak

Atzo Euskal Herriko Unibertsitateak erakutsi zigun modu bikainean tradizioak moldatu eta egokitu egiten direla garaietara. Ikasturte hasierako ekitaldi ofizialean, agintariei ongi etorria egiteko orduan, Agur Jaunak abestu zen, baina letrak bi aldaketa esanguratsu zituela:

  1. Gizonekin batera, andrak agurtzen ditu abestiak.
  2. Kendu egin da Jainkoari egindako aipamena, eta, horren ordez, aipatzen da denok garela berdin eginak.

Niri, behintzat, oso ondo iruditu zait aldaketa, eta uste dut, orain bai, denontzat dela abestia. Zorionik beroenak EHUko errektoreari, eta espero dut hil honen 17an Mondragon Unibertsitateak ere bertsio moldatua erabiliko duela Oñatin egingo duen ikasturte hasierako ekitaldian, Enpresagintza fakultatean.

Euskal Herriko zezen zaleek eta Hondarribi zein Irungo tradizionalistek badute non ikasi.

Kategoria: Feminismoa Etiketak , , , , , . Gorde lotura.

Erantzun bat Agur Jaunak, eta Andreak bidalketan

  1. egilea: Gillermo

    Nire ustez EHUkoek pixka bat aldatu dute, duela zenbat urtetik hona Iparraldeko hainbat tokitan abesten den kantu hitza.

    Maixan Arbelbidek egokitako hitzak dira:

    Agur jaunak eta andreak
    agur denak
    Duintasun berean gire
    zuek eta bai gu ere
    Agur jaunak ta andreak
    agur denak
    zorionak

    Youtuben ikus daiteke orain Lau Haizetara abesbatzak bere disko batean duena:

    https://youtu.be/1ukzTswBTL8

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude