Egun hauetan beste modu bat aurkitu dut munduko bazterrak beste modu batean ezagutzeko, ordenagailua utzi barik. Gari Araolaza lagunari zor diot halako ditxa, berari irakurri bainion gomendioa Twitterren:
Mezu hori irakurri bezain laster, nik ere instalatu egin nuen Earth View nire Chrome nabigatzailean. Kontua da fitxa berri bat irekitzen dudan bakoitzean, hain dira ederrak eta ikusgarriak bertan agertzen zaizkidan irudiak, eurei begira geratzen naizela, ahaztuta zertarako ireki nahi nuen fitxa berria. Noiz edo behin, gainera, irudiaren behe aldean egiten dut klik, eskuinean agertzen den izenean, eta Google Earth-ek eskaintzen dit, beste fitxa batean, toki horren beste ikuspegi bat.
Hortaz, ari naiz munduko geografia gozatzen, nahiz eta nire nabigazioak sufritu egin duen apur bat, ezusteko atseginek eten egiten baitidate lana.